Irratiaren izena: Arrirratia
Albistegia: Arratsaldeko albistegia
Erredaktorea: Ainhoa Arrizabalaga
Atala: Komunikazioa
Iraupena: minutu bat
Euskarazko Komunikazio Taldeak, Arabako Foru Aldundiaren babesarkin, "Hedabideak etorkizunean, biharko komunikabideak eta internet" jardunaldiak antolatu ditu.
Bertan, euskarazko irratiek gizarte mailan duten garrantzia aipatu dute. Xabier Monasteriok, euskarazko irratiek hizkuntza komunitatea trinkotzen lagundu beharko luketela esan du. Horrez gain, irratiak tokian-tokiko gaiei eta gai globalagoei heldu beharko liekela uste du Bilbo Hiria irratiko esatariak.
Mikel Bujandak, jardunaldiko kideak, euskarazko irratiek euskal hiztunengan duten garrantzia nabarmendu du. Hizkuntz komunitateen mugek administrazioarenak gainditzen dituztela argudiatuz.
Iñaki Zarsolo Hala Bedi Arabako irrati libreko kideak, aldiz, irrati libre edo komunitarioen beharra aipatu du.
Bukatzeko, Lurreko Telebista Digitalaren ekarpena nabarmendu dute, bi erronka nagusi aipatuz. LTDaren irratia entzun ahal izatea eta telebista analogikoen frekuentzia eremua libreen etorkizuna.
miércoles, 25 de noviembre de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)








No hay comentarios:
Publicar un comentario