martes, 29 de diciembre de 2009

Elkarlana

Irratigintzan adjetiboak eta aditzondoak sahiestea aholkatzen da. Adjetibodun informazioak loratuak izaten baitira. Hori dela eta, ahal den neurrian, estilo ona izateko adjetiborik gabeko informazioak eskaini behar dira.
Erabiltzekotan, mezuari adierazpen-indarra kentzen dioten itzulinguruak sahiestu behar dira. Adjetibo horien ordez, erraz uler daitekeen berbak eta esamoldeak erabiliko dira. Oro har, hitz neutroak erabiliko ditugu, eta berba mingarri, gaitzesgarri edo iraingarriak baztertu egin behar dira.


Aditzondoei dagokienez ere gauza bera gertatzen da, ahalik eta gehien saihestu behar dira. Zerbait hobeto ulertzeko balio baldin badute, orduan bai, erabili daitezke. Hala ere, kasu gehienetan ez dira beharrezkoak.

miércoles, 16 de diciembre de 2009

martes, 15 de diciembre de 2009

Sombra Sariak

Sol Sariak Donostian ematen dira. Sarituak, publizitate onenak izaten dira. Sombra Sariak, Sol Sarien aldiz, ekologisten talde batek ematen dizkie publizitate txarrenei.

Sol sariak, entretenimentu edo komunikazio onena dutenei ematen zaizkie. Sombra sariak, aldiz, baldintza horietatik haratago joaten dira. Ekologista horiek publizitateak eskaintzen duen baloreei eta ideologiari ematen diote garrantzia. Beraien ustez, publizitatea baloreak eta ideologia eskaintzeko erabili beharko litzateke. Hori dela eta, Sombra Saria, publizitate sexistei, kontsumistei, ez solidarioei edo produktu bat ekologikoa dela esan eta ez diren publizitateak saritzen dituzte.

Sari hauek datorren urteko apirilean emango dira.
http://http://www.ecologistasenaccion.org/spip.php?article14527

Guerrilla marketing



Guerrilla marketing-a aurrez aipaturiko Below The Line publizitate barruan sartzen da.
Marketing era berria da, kontsumitzailearengana iristiko beste euskarri batzuk erabiltzen dira eta gure markarengan konfidantza sortzeko erabiltzen da teknika hau.

Bi helburu nagusi ditu teknika honek. Alde batetik, jendearen atentzioa lortzea eta bestetik, adituek edo komunikabide ezberdinek egindako ekintzari buruz hitz egitea. Horrela, ezagutarazteko.

Marketing tradizionalak ez bezala, teknika honek jendearen parte hartzea eskatzen du, bezeroak produktuarekin interkazioa izateko.

Metodo hau beste izen batzuekin ere ezaguna da, adibidez, marketing radical, extreme marketing edo feet-on-the-street.

domingo, 13 de diciembre de 2009

Lurrinen iragarkiak


Gabonak heltzear daude eta edozein komunikabideetan ageri dira lurrinen iragarkiak. Publizitate mota honetan, gehinetan gorputz biluztuak edo erdi biluztuak ageri dira. Iragarki guztiek amankomunean duten ezaugarri nabariena, gorputz liluragarriak agertzen direla da. Gorputz horien asmoa, seduzitzea da.



Sexismoa publizitatean



Komunikabide ezberdinetako iragarkietan, emakumea garbiketarekin eta edertasunarekin erlazionaturiko produktuen publizitatean agertzen da. Emakumeen arazo edo buruko min bakarra kontzeptu bi horiek direla bakarrik erakutsi nahian. Gizonezkoak, aldiz, espazio eta leku ezberdinetan ageri dira, produktu ezberdinak aurkeztuz.
Iragarki horiek, emakumea barregarri uzten dute eta batzuk gizonezkoak goraipatzen dituzte.
Emakume estereotipatu honen itxura okerraz amaitzeko, kanpainak indartsuak egin behar dira. Non, emakumeak leku ezberdinetan ekintza ezberdinak egiten agertzen diren. Hau da, emakumeek sorturiko irudi alternatiboak eraiki behar dira.




sábado, 12 de diciembre de 2009

Below The Line Publizitatea


Publizitate tradizionala krisian dagoen garai honetan, publizistek beste irtenbide edo baliobide batzuk aurkitu behar dituzte. Hori dela eta, BTL publizitatea sortu zen, publizitate konbentzionalaz gaindikoa. Iragarleek beste euskarri fisiko batzuk erabiltzen dituzte beraien produktu, marka edo zerbitzua ezagutarazteko.