martes, 29 de diciembre de 2009

Elkarlana

Irratigintzan adjetiboak eta aditzondoak sahiestea aholkatzen da. Adjetibodun informazioak loratuak izaten baitira. Hori dela eta, ahal den neurrian, estilo ona izateko adjetiborik gabeko informazioak eskaini behar dira.
Erabiltzekotan, mezuari adierazpen-indarra kentzen dioten itzulinguruak sahiestu behar dira. Adjetibo horien ordez, erraz uler daitekeen berbak eta esamoldeak erabiliko dira. Oro har, hitz neutroak erabiliko ditugu, eta berba mingarri, gaitzesgarri edo iraingarriak baztertu egin behar dira.


Aditzondoei dagokienez ere gauza bera gertatzen da, ahalik eta gehien saihestu behar dira. Zerbait hobeto ulertzeko balio baldin badute, orduan bai, erabili daitezke. Hala ere, kasu gehienetan ez dira beharrezkoak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario